-ERAIKITZEN-

IKASGELA

Ikasgela eraikin independentea da eta, etxaldea bisitatzean, gainerako espazioetan eskaintzen dena osatzen duten jarduerek bideratzeko erabiltzen da.

Espazioari 50eko hamarkadako baserri bateko giroa ematen saiatu gara; irudi, benetako lanabes eta askotariko elementuen bidez, bisitariek beste espazio-denbora batera bidaiatuko dute eta, bertan, baserriko bizitzako ohiturak eta lanak ikasteaz gain, hainbat balore barneratuko dituzte, besteak beste esfortzua, pazientzia zein ingurumenarekiko eta abereekiko zaintza, arreta eta ardura.

Erabilera askotarako instalazioa da eta espazioarekiko elkarreragina funtsezko helburua da bertan, bizirik dago tokia, askotariko jarduerak bideratzen direlako han (esperimentuak, sukaldaritza, artisautza, erakusketak, ikastaroak, hitzaldiak, jardunaldiak, antzezpenak etab.)

Horrez gain, bisitarientzako harrera-gunea eta Usamaren Etxaldeko denda ere espazio berean daude.

(Karratu IG-etako 3D-etako ilustrazioa)