FAMILIA BASERRITARRAK PROGRAMAREN BALDINTZAK eta ONURAK 

Seme-alabak dituzten eta konpromiso hauek hartzen dituzten familiak erabili ahalko dute zerbitzua:

  1. Baratzegintza ekologikoaren PRINTZIPIO eta IRIZPIDEAK.
  2. ERABILERA BALDINTZAK (materiala, ordutegiak, bisitak eta lagunak)
  3. Familia baserritarren hezkuntza-programaren barruan aurreikusitako jardueretan PARTE HARTZEA.
Baratzeak
  1. Familia bakoitzak 72 m2 lur izango du lantzeko.
  2. Familiek erabilera pertsonalerako armairu edo kutxatilategiak izango dituzte.
  3. Halaber, material-biltegia erabili ahalko dute eta baratzea lantzeko erabiltzen duten materiala hartu eta uzteko sarbidea izango dute (palak, ureztailuak eta beste…).
  4. Familiek baratzezaintza ekologikoari buruzko oinarrizko informazioa eta prestakuntza jasoko dute.
  5. Aldagela eta bainugelak izango dituzte.
Etxaldeko produktuak
  1. Astero, familia bakoitzak etxaldeko arrautza ekologikoak izango ditu, errunaldien arabera. Umeek arrautzak jaso ahalko dituzte Usamaren laguntzaz.
Hezkuntza-programa
  1. Familiek landa-koaderno pertsonalizatua izango dute, euren baratze eta lorategien ezaugarriak eta etxaldeko beste hainbat alderdi jasota uzteko.
  2. Familia bakoitzak etxaldeko animalia baten “aita-amabitxi” bihurtzeko aukera du. Honetan datza:
  3. Etxaldera datozenean animalia bisitatzeko aukera.
  4. Animalia bertatik bertara elikatzen eta zaintzen laguntzeko aukera Usamaren (baserritarraren) eskutik.
  5. Animaliaren jarraipena egitea landa-koadernoaren bidez.
  6. Argazkiak hartzeko eta hainbat material argazkiekin pertsonalizatzeko aukera (koadernoak, giltzatakoa, ipuinak, arropa…).
  7. Horrez gain, familia bakoitzak etxaldearen lursailean dauden zuhaitzetako baten aita-amabitxi bihurtzeko aukera ere izango dute. Hala egiten badute, plaka oroigarri bat jarriko da zuhaitzean.
Konpromisoa

Erregistratu ondoren, proba-hilabete izango dute familiek eta horren ondoren, urtebetez geratzeko konpromisoa hartuko dute, gutxi gorabehera urtebete irauten dutelako baratzegintzako zikloek.

“FAMILIA BASERRITARRAK” programak interesa pizten badizue eta informazio gehiago nahi baduzue, idatzi amaia@lagranjadeusama.es helbidera eta xehetasun guztiak idatziz bidaliko dizkizugu edo deitu zuzenean 655716630 zenbakira.