juan

JUAN

Umetan maiz bisitatzen nuen aitona-amonen baserria, gaur egun, Gasteizko Santa Luzia auzoan eta eurekin ibiltzen nintzen animaliak zaintzen eta, jakin gabe, balore eta gaitasunez jabetzen, besteak beste, esfortzu-gaitasuna eta pazientzia; arrakasta pertsonala eta profesionala lortzeko ezinbesteko gertatu zaizkit. Hain sakon barneratu nituen baserrian bizitakoak, ezen berriro bizi eta gaur egungo umeei transmititzeko gogoa piztu zitzaidan eta hortik jaio zen gaur egun Usamaren Etxaldea proiektuaren hazia.

usama

USAMA

Aitona Muhammad Shah izan zen baserriko bizitzaren sekretuak erakutsi zizkidana. Malakwal izeneko herrian jaio nintzen (Pakistan) eta orain Gasteizen bizi naiz. Bidaia luzea egin dut euskal lurretan zehar aitonak utzitako ondarearekin jarraitzeko. Gogor lan egiteko grina eta ausardia bidaide izan ditut Arkaiaraino. Baserrian animaliekiko dudan maitasuna bete-betean bizi dezaket…

Gogoen dudana? Zaldia.

amaia

AMAIA

Udako oporraldiak amaren jaioterrian igarotzen nituen, Galiziako lurretan. Bizi-bizirik dut gogoan esne jetzi berriaren usaina eta zein dibertigarria zen amonarekin eta neba-ahizpekin batera oiloei jaten ematea.

Argi eta garbi dut ulertu eta babestu ahal izateko, lehenik beharrezkoa dela esperimentatzea eta ezagutzea. Gure seme-alabek giza esentziarekin konektatuko dituzten esperientziekin elikatu behar dituzte gogoa zein bihotza, enpatiaren bidez, gizarte- nahiz ingurumen-baliabideak uler eta babes ditzaten.