BARATZEA BAINO GEIHAGO 

Usamaren Etxaldean dugun funtsezko helburua da gizarte osoari eta, zehazkiago, umeei bizimodu iraunkorretik, hau da, Naturak eskaintzen dizkion baliabideak modu arduratsuan erabiltzen dituen bizimodutik eratortzen diren baloreak transmititzea. Nekazaritza-, abeltzaintza-, ur- eta energia-baliabideak erabiltzeko erantzukizun horrek iturburu argia du: bizitza- eta gizarte-ingurune berean elkarrekin bizi diren emakume eta gizonen uste irmotik eta sen onetik.

Elikagaien jatorritik urruntzen eta deskonektatzen ari gara globalizazioaren, ekoizpen-sistemen, elikagaiak munduko punta batetik bestera eramateko gaitasunaren eta elikagaiak etxera ekartzeko supermerkatura baino joan behar ez izatearen ondorioz, elaborazio-prozesuak ez ditugu kontuan hartzen eta ez gara produktu orok uzten duen aztarna ekologikoaz jabetzen.

Aipatutako baloreak sustatzea lortzeko eta baliabideen bizitza-zikloaz jabetzeko, familiek baratz ekologikoetako langintzan parte hartzeko aukera izango dute Usamaren Etxaldeari esker; ardurari eta konpromisoari esker, lurra lantzearen esperientzia bizitzeko aukera izango dute eta familiako kide guztien ahaleginaren eta konstantziaren fruituak bilduko dituzte. Gainera, etxaldeko animaliak zaintzeko aukera ere izango dute animalia baten aita-amabitxi bihurtuta. Programa didaktiko baten bidez, ume baserritarrek animalia desberdinak, hornitzen dizkiguten baliabideak eta euren beharrak ezagutuko dituzte, landare, zuhaitz eta ingurumena zaintzearen garrantziaz eta balioaz gain.

Informazio gehiago