JOLASTOKIA

Usamaren Etxaldean, euskal herri-jolas edo jolas tradizionalen txoko bat dago. Bisitak dirauen bitartean umeekin jolasteko toki aparta da, euskal jolas tradizionalak ardatz hartuta. Besteak beste, hauek dira txokoko jolasak:

  • Txingak
  • Lokotx bilketa
  • Igel-toka
  • Soka-tira
  • Txingo-jolasa
  • Xakea

Umeei bertoko betiko jolasak erakustea da txokoaren helburua; ikastetxeetako jolastokietan eta parkeetan geroz eta gutxiago ikusten diren jolasak dira, baina aire zabalean jolastearen esperientzia ematen dute, talde-lanarena eta baliabide handirik gabeko gozamenarena.